Seigarren estropada jarraian irabazi dute infantil gizonezkoek Gipuzkoako Batel LIgan

Pasaian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren estropada, eta Zumaiak beste garaipen bat ekarri zuen. Oraingoa ere infantil gizonezkoen Zumaia A batelak lortu zuen, eta dagoeneko seigarren garaipena du segidan. Orain arteko alderik handiena atera zieten Orio Ari: 14 segundo. Sendotu egin du lehen postua Ligan. Atzoko emaitza guztiak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160313_trintxerpe.pdf Datorren asteburuan, bi estropada izango dira […]