Seigarren estropada jarraian irabazi dute infantil gizonezkoek Gipuzkoako Batel LIgan

Pasaian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren estropada, eta Zumaiak beste garaipen bat ekarri zuen. Oraingoa ere infantil gizonezkoen Zumaia A batelak lortu zuen, eta dagoeneko seigarren garaipena du segidan. Orain arteko alderik handiena atera zieten Orio Ari: 14 segundo. Sendotu egin du lehen postua Ligan.

Atzoko emaitza guztiak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160313_trintxerpe.pdf

Datorren asteburuan, bi estropada izango dira Batel Ligan: larunbatean, Errenterian (12:00), eta Orion igandean (12:00).

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude