Asteburuan, batelak Errenterian eta Orion; traineruak Pasai San Pedron

Oso betea dator asteburua arraun munduan, batel eta traineru estropadak izango direlako larunbatean eta igandean. Gipuzkoako Batel Ligan, Errenterian jokatuko dute larunbatean, 12:15ean, 11. jardunaldia. Igandean, Orion izango dira, 12:00etatik aurrera, hamabigarren jardunaldian. Hantxe izango dira zumaiarrak. Traineru jaitsiera Pasai San Pedron jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan hasita. Zumaiak hiru ontzi izango ditu uretan: beteranoak, eta seniorretako biak […]