Asteburuan, batelak Errenterian eta Orion; traineruak Pasai San Pedron

Oso betea dator asteburua arraun munduan, batel eta traineru estropadak izango direlako larunbatean eta igandean.

Gipuzkoako Batel Ligan, Errenterian jokatuko dute larunbatean, 12:15ean, 11. jardunaldia. Igandean, Orion izango dira, 12:00etatik aurrera, hamabigarren jardunaldian. Hantxe izango dira zumaiarrak.

Traineru jaitsiera Pasai San Pedron jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan hasita. Zumaiak hiru ontzi izango ditu uretan: beteranoak, eta seniorretako biak (Zumaia A eta Zumaia B).

Test interesgarria izango da guztientzat, ikusteko prestakuntza bide onetik doan. Orion jokatzekoa zen jaitsiera egin ez izanak garrantzia handiagoa eman dio Pasai San Pedrokoari. San Miguel ligako talde hauek ariko dira, Zumaiarekin batera: Zierbena, Astillero, San Pedro, San Juan, Orio, Urdaibai eta Hondarribia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude