Infantilek eskura dute Gipuzkoako Batel Liga, bi estropadaren faltan

Beste garaipen bat lortu zuen gizonezkoen infantilen batelak (Zumaia A) Orion, larunbatean, Gipuzkoako Ligako 13. jardunaldian. Bederatzigarren garaipena dute segidan. Hori hala izanik, ez da harritzekoa aurrenak izatea Ligan. Bi estropada baino ez zaizkie geratzen, biak datorren asteburuan, eta gauzak ondo, Liga irabaziko dute zumaiarrek. Orio A da bigarren, eta zazpi puntu aurretik dira gureak. […]