Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga: azken sailkapenak

Atzo bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, eta zumaiarrentzat emaitza paregabearekin. Infantil gizonezkoek irabazi egin dute Liga, lan bikaina eginez. Azkeneko 11 estropadak segidan irabazi eta gero, nagusitasunez lortu dute Ligan gailentzea. Maila horretan bertan, Zumaia B zazpigarren izan da, eta Zumaia C hamaseigarren. Aitor Alzibar eta Iñaki Aristi izan dira infantilen entrenatzaileak. Beste maila guztietan, hauek […]

Hondarribia eta San Juan garaile San Telmo Trainerilla Sarian

San Juanek irabazi zuen atzo emakumezkoetan San Telmo Sariaren 4. estropada. Zumaiak egin zuen bigarren, Getariak hirugarren, eta Oriok laugarren. Hemen denborak: San Juan  11.29,89 Zumaia   11.45,64 Getaria     12.05,14 Orio           12.06,17 Gizonezkoetan, Hondarribia izan zen garailea 33. edizioan. Ondoren sailkatu ziren Zarautz, San Juan, Orio, Zumaia B, Zumaia A, eta […]