Gipuzkoako txapeldun, brontzezko domina bat, Federazio Sarian garaile… Txapelketa ederra egin dute gure arraunlariek

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan Pasai San Pedron, eta Zumaiak emaitza onak lortu ditu. Onena infantil gizonezkoek lortu zuten, txapelketa irabazita; Orio eta Ilunbe izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Denboraldi aparta ari dira egiten, Gipuzkoako Batel Liga ere irabazi baitute. Brontzezko domina ekarri zutenak senior emakumezkoak izan ziren, Hibaika eta San Juanen […]