Gipuzkoako txapeldun, brontzezko domina bat, Federazio Sarian garaile… Txapelketa ederra egin dute gure arraunlariek

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan Pasai San Pedron, eta Zumaiak emaitza onak lortu ditu. Onena infantil gizonezkoek lortu zuten, txapelketa irabazita; Orio eta Ilunbe izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Denboraldi aparta ari dira egiten, Gipuzkoako Batel Liga ere irabazi baitute.

Brontzezko domina ekarri zutenak senior emakumezkoak izan ziren, Hibaika eta San Juanen atzetik sailkatuz.

Federazio Sarian (Txapelketako finaletara sailkatu ez zirenek jokatzen dute), kadete gizonezkoen zumaiarren batela izan zen azkarrena. Infantil eta kadete emakumeen batelak bigarren egin zuten.

Emaitza hauekin oso gustura dira Zumaiako Arraun Elkarteko kideak. Iaztik hobekuntza egin dela nabarmendu dute, eta datorren urtera begira, beste koska bat igotzeko asmotan dira.

Gipuzkoako Txapelketako sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/txapelketa.pdf

infantilak txapeldun beste argazki bat neska seniorrak mattin and company

Argazkiak: Eneko Agirrezabalaga

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude