Espainiako Batel Txapelketan izango dira infantilak asteburuan, Vigon

Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan Vigon (Galizia), eta han izango da Zumaiako infantil gizonezkoen batela. Sailkatze estropada larunbatean daukate, 17:00etan, eta finalak igandean izango dira. B mailako finalak (kontsolazio finalak) 10:00etan hasiko dira, eta final nagusiak 12:00etan. Zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Cabo da Cruz, Rianxo, Mar de Bueu eta Robaleira (Galizia); Castro eta […]