Trainerilla Ligako hirugarren estropadako emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren estropada jokatu zuten larunbatean, Orion. Han izan zen Zumaia, hiru ontzirekin, hirurak gizonezkoenak: jubeniletan bat, eta seniorretan bi. Jubenilak seigarren izan ziren; seniorretan, Federazio Sarian ari den trainerilla bederatzigarren sailkatu zen, eta Ligako lehian ari dena zortzigarren. Sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160507_orio.pdf Igandean zen jokatzekoa laugarren jardunaldia, Getarian, baina bertan behera geratu zen, haize […]