Telmo Deun Lekeition ariko da gaur, igandean, 11:30etik aurrera (ETB 1en zuzenean)

Telmo Deun Lekeition izango da igande honetan, bertako traineru estropadan. 11:30ean hasiko da (aldatu egin da ordua, ETB1eko zuzenean emango duelako), eta azken-aurreko txandan aterako da. Aurkariak hauek: Ondarroa, Portugalete eta Getaria. Denboraldi-aurreko azkeneko testa izango da, hurrengo estropada San Miguel ligako aurrenekoa izango delako, ekainaren 19an, Sevillan.