Asteburuko estropadak

Zumaiak estropada hauetan hartuko du parte asteburuan: San Miguel ligan, larunbatean, Orion izango da laugarren jardunaldia, 18:30ean, eta erlojuaren aurka. Igandean, Donostian da bosgarren jardunaldia, 12:00etatik aurrera. Sailkapenean, azkena dira zumaiarrak 4 punturekin; hurrengoek (Portugaletek eta San Pedrok) 8na puntu dituzte. KAE 2 ligan, larunbatean, hirugarren jardunaldia jokatuko dute, 11:30etik aurrera. Zumaiarrak 5garren daude sailkapenean.