Oso bizirik dago Telmo Deun

Galiziako asteburu hau ondo gogoan geratzeko moduan dago. Izan ere, San Miguel ligako bi estropadetan (Moañan eta Boiron), gure arraunlariek bi puntutan murriztu dute Portugaletekoek ateratzen zieten aldea, eta orain, zortzi dituzte alde bizkaitarrek. Azkeneko asteetako joera txarra eten du Telmo Deunek, eta Galiziakoa inflexio puntua izateko bidean da. Zortzi estropada falta dira zehazteko zein […]