Gipuzkoako trainerilla txapelketa Mutrikun, eta batel estropada berezia Lapuebla de Labarcan

Gipuzkoako trainerilla ligako azkeneko estropada jokatuko dute bihar larunbata Mutrikun (16:30), eta aldi berean, estropada horretan erabakiko da zein talde ariko diren Gipuzkoako Txapelketako finaletan igandean (Mutrikun bertan, 11:00). Beraz, biharkoa Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa ere bada. Zumaiak bi talde izango ditu lehian: senior emakumezkoena, eta jubenil gizonezkoena. Bestalde, estropada berezia jokatuko dute larunbatean Lapuebla de […]