Seigarren Telmo Deun KAE 1 ligako aurreneko estropadan

Seigarren egin dute gure arraunlariek Santurtzin, KAE 1 ligako lehenengo estropadan, gaur eguerdian.

Hirugarren txandan egin du arraun Zumaiak, eta bigarren geratu da Deusturen atzetik. Atzean utzi ditu Orio B eta Getaria.

Santurtzik irabazi du bandera.

Gaurko denborak eta sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/280/santurtziko-xxxviii-ikurrina-mahala-sari-nagusia

Hurrengo estropada, ligako bigarrena, datorren larunbatean izango da Portugaleten 16:30ean, eta hirugarren jardunaldia datorren igandean izango da, Getarian, 12:00etan (ETB1).

0 Responses to “Seigarren Telmo Deun KAE 1 ligako aurreneko estropadan”


  • No Comments

Leave a Reply