Laugarren lekuan Telmo Deun, bi estropada falta direla

Igandean jokatu zen Hondarribian KAE 1 ligako azken-hirugarren estropada, eta Zumaia bosgarren izan zen, Donostiarra, Isuntza, Zarautz eta Deusturen atzetik. Hirugarren eta azken txandan hirugarren egin zuten gure arraunlariek. Emaitza horrekin, sailkapen nagusian laugarren lekuan segitzen du Telmo Deunek, eta bi estropada baino ez dira falta liga amaitzeko. Datorren larunbatean Zarautzen ariko dira arraunlariak (12:00), […]