Seigarren eta laugarren

Zumaia seigarren eta laugarren izan da gaur, Euskadiko Txapelketan, Lekeition. Gizonezkoak seigarren, emakumezkoak laugarren. Bermeok irabazi du batean, Getaria-Tolosak bestean. Xanti Zabaletak honela aztertu bere arraunlarien lana: “Estropada txarra egin dugu. Brankaz ondo samar joan gara, baina poparean ez gara batere etorri. Teknikoki ez dugu asmatu. Arazoa identifikatu, eta zuzendu egin beharko dugu”. Hemen denborak: […]

Zorte ona ez da gorria

Gaur ere kale egin dio Zumari kale zozketak, eta kale txarretik (laugarrenetik) ahal dutena egin dute arraunlariek. Bederatzigarren izan da, lehen txandan hirugarren egin eta gero. Eremu baldar-baldarra da Portugaletekoa, eta gertatu dira gerta zitezkeen aldrebeskeriak: kaleen arteko aldea, txanden arteko aldea, eta ontzi batek bestea jotzea (Urdaibaik Astillero, eta Bermeoko ontzia kaleratu egin du […]

Lan handia, sari txikia

Zumaia 10. izan da gaur Pasaian, San Miguel ligako zazpigarren estropadan. Bigarren txandan aritu da, eta azkena egin du, Hondarribia, Pedreña eta Tiranen atzetik. Lehen txandako San Pedrok eta Castrok gainditu egin dute, gainera. Bandera Kaikuk irabazi du, Astillero eta Urdaibairen aurretik. Sailkapen nagusian, Zumaiak zortzigarren segitzen du, lehengo lekuan, baina egoera hobean. Izan ere, […]

Opariak baliatu ezinik

Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da gaur, Pasaian, Gipuzkoako ligako hirugarren estropadan. Getaria-Tolosak irabazi du. San Juan izan da hirugarren, laugarren Orio, bosgarren Bizkaia, eta seigarren Hondarribia. Bitxia izan da zumaiarren txanda. Hiru luzeetan nagusi izan da Getaria-Tolosa, baina bi ziaboga txarrak eman ditu garaileak, oso txarrak. Momentu horietan, zumaiarrak parean jarri zaizkio, baina ez dute […]

Bandera!!

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi du Santanderren (Espainia). Euskotren ligako A multzoko estropada zen, eta Galizia indartsua menderatu dute. Segundo batera ere ez da heldu aldea. Orio atzerago sartu da, 25 segundora. Ziabogan, Galizia zen aurretik, bi segundo, baina bigarren luzean, harrapatu eta pasatu egin ditu Zumaia Kiroljokoak. Multzoko sailkapenean, berdinduta daude orain bi taldeak, bosna […]

Haize bolada handia aurkari gogorrena

Hamaikagarren izan da gaur Zumaia, azkenaurreko, Santanderren (Espainia). San Miguel ligako seigarren estropa izan da, eta azkenean, badia barruan jokatu dute, itsasoan ezin zirelako balizak jarri, TKEk azaldu duenez. Bigarren txandan joan da Telmo Deun, eta gaur ere aurkari zitalak izan ditu alboan: Tiran, Hondarribia eta Astillero. Lehen ziabogara heltzerako atzetik zen traineru gorria, baina […]

“Lan ona egin dute arraunlariek”

Zumaia zortzigarren izan zen atzo, Pedreñan (Espainia), San Miguel ligako estropadan. Atzetik utzi zituen sailkapen nagusian azken lau tokietan daudenak: Castro, San Pedro, Orio eta Camargo. Ondorioz, urrunago ditu jaitsiera eta jaitsierako kanporaketa. Bigarren txandan egin zuen arraun Telmo Deunek, aurkari handiak alboan zituela: Pedreña, Hondarribia eta Tiran. Hasiera samarretik geratu zen atzean, baina duin […]

Bazkide egiteko aukera, opariak…

Etzi, larunbatean, Zumaiako Arraun Elkartea kalera aterako da. Erribera kalean egongo da, 18:00etatik aurrera. Bazkide egiteko aukera izango du arraun zaleak eta Telmo Deun zaleak. Aurten, berrikuntza hau izango da: 15 urtetik beherako haurrak bazkide egiten badira, urteko kuota 15 eurokoa izango dute. Hori gutxi ez, eta bi opari jasoko dituzte: arraun elkarteko lepoko eta bixera […]