Emakumeen Euskadiko Txapelketa, bertan behera

Emakumeen Euskadiko Txapelketa jokatu, jokatu da, baina epaileek emaitza baliorik gabe utzi dutela esan berri du Euskadi Irratiak. Uretan, Hondarribiak irabazi du, eta Zumaia-Getaria bigarren sailkatu da, bi segundo eskasera. Hirugarren gelditu da Tolosaldea, hogeita bi segundora. Baina Zumaia-Getariak ez du balekotzat jo estropada, kanpoko baliza zazpi metro atzerago zegoelako beste bi balizen aldean. Estropada […]

Telmo Deun bosgarren Euskadiko Txapelketan

Telmo Deun bosgarren izan da Euskadiko Txapelketan. Lehen txandan aritu da, eta bigarren egin du, Hondarribiarengandik sei segundora. Txapelketa Urdaibaik irabazi du, eta ondoren, San Pedro, Hondarribia, Orio, Zumaia, Kaiku, Isuntza eta Arkote sailkatu dira. Espainiako Txapelketara lehen hirurak joango dira. Luxiak hau esan du gaurkoaz: “Estropada txukuna egin dugu. Lehen bi luzeetan hobeto moldatu […]

Telmo Deun bederatzigarren eta zazpigarren Galizian

Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela ikusi zuen igandekoa: “Gustura, gustura ere ez gaude. Lehen hiru luzeetan ondo aritu gara, baina gero, jaitsi egin gara; agian, bezperako nekearen eraginez. Gauza onak ere izan dira, hala ere. Esaterako, patroiarena. Jokin Gijarro aritu da gaur, eta lan ona egin du”.

Telmo Deun laugarren Gipuzkoako txapelketan

Telmo Deun laugarren izan da Gipuzkoako Txapelketan. Oriok irabazi du, bigarren San Pedro izan da, eta hirugarren Hondarribia. Zumaiarrak azkeneko txandan lehiatu dira, eta hirugarren bukatu dute, oriotarren eta pasaitarren atzetik, eta zarauztarren aurretik. Lehen laurak saikatzen direnez Euskadiko Txapelketara, bertan izango da Telmo Deun. Lekeition jokatuko da, uztailaren 31n. Luxiak honela ikusi du gaurkoa: […]

Zumaia-Getaria, Gipuzkoako txapeldun

Zumaia-Getariak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du gaur, Donostian. Hondarribiari segundo pasatxoko tartea kendu dio, eta Tolosaldeari 31 segundokoa. Aurreneko luzean aldea atera diete zumaiarrek eta getariarrek hondarribiarrei, baina bigarren eta azken luzean estu ibili dira. Oso luzea egin zaie azkeneko zati hori, eta estropada galduko zutela ere pentsatu dute traineru barruan. Esperientzia falta nabari izan dutela […]

Telmo Deun zortzigarren Plentzian

Telmo Deun zortzigarren izan da gaur, Plentziako Ikurrina estropadan. Bere txandan hirugarren bukatu du, eta sailkapen nagusian postu bat galdu; orain, zazpigarren da, Pedreñak aurrea hartu baitio. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Hauxe da Luxiaren balorazioa: “Arraunean ondo egin dugu, aurreneko kalea txarrena zela ikusita. Batez ere, etortzeko zen eskasa. Orio ere ikusi dugu ezinean ibili dela […]