Trenaren lehen bagoian, eta bandera batekin

Zumaia Salegi Jatetxea Euskotren ligan izango da. Gaur, hirugarren egin du Zarautzen, eta atzo aurrena eginda, bera izan da onena sailkatze estropadan. Galizia eta San Juan ere sailkatu dira, eta Getaria-Tolosa da laugarrena (hau barruan zen, iazko garaile izateagatik). Bikaina izan da gaurkoa. Galizia izan da azkarrena, Getaria-Tolosa bigarren, Zumaia Salegi Jatetxea hirugarren, eta San […]

Gutxi iraun du pozak

Zumaia Altuna Uria azken-aurreko da San Miguel ligan. Atzo eta gaur, joan zen asteburuan lortutako altxorra kendu diote. Atzo azkena izan bazen Portugaleteko labirintoan, gaur azken-aurreko izan da Zarautzen. Bost talde zituen atzetik ostiralean (Castro, Astillero, Pedreña, Portugalete eta Zierbena), eta orain, Zierbena bakarrik du atzetik; beste laurek aurrea hartu diote. Gaur, askotan gertatzen zaiona gertatu […]

Kontrasteak: argitik ilunera

Zumaia bi muturretan ibili da gaur, Portugaleten. Kirolak bere-bereak dituen horietan: irabazleak eta galtzaileak. Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du, nabarmen irabazi ere. Zumaia Altuna Uriak galdu egin du, nola gainera. Emakumezkoek irabazi dute Euskotren ligako lehen estropada. Hasi eta buka, aurkari guztiak txiki utziz, izan Getaria-Tolosa, izan Galizia, izan Hondarribia. Ligara sailkatzeko puntuagarria ere […]

Zumaia Salegi Jatetxea laugarren Orion, epaileen zigorra medio

Orion, estropada ez puntuagarria jokatu dute Gipuzkoako sei traineruek. Hantxe izan da Zumaia Salegi Jatetxea, eta azken-aurreko egin du. Baina komeria zenbait izan ditu. Berez, hirugarren egin dute, baina epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diete, irteeran estatxarekin bete beharreko aradia ez betetzeagatik. Zigor bera izan dute San Juanek eta Getaria-Tolosak. Lehen txandan joan dira Orio, […]

Ikusgarria

Zumaia Altuna Uriak estropada bikaina egin du gaur Astilleron, San Miguel ligako bigarren jardunaldian. Zazpigarrena izan da erlojuaren aurka. Atzoko sei puntuei beste horrenbeste gehitu dizkie sailkapen nagusian, eta  zazpigarrena da ligan. Azken sailkatuari (Zierbena), 10 ateratzen dizkio, eta azken-aurrekoari (Portugalete) 8. Estropada ikusgarria egin dute Xanti Zabaletaren arraunlariek. Bigarren txandan joan dira, Astillero, San […]

Hasieratik, uzta biltzen

Zumaia Altuna Uria zazpigarren izan da Zierbenan, San Miguel ligako aurreneko estropadan. Sei puntu batu ditu, eta hasiera emateko oso modu egokia da. Lehen txandan egin dute arraun gureek, hiru faboritorekin: Hondarribia, Tiran eta Kaiku. Hurrenkera horretan sartu dira bukaeran, eta Zumaia Altuna Uriak egin du laugarren. 34 segundo atera dizkio Hondarribiak. Gero, haizea zakartu […]

Arraunlarien aurkezpena egingo da bihar

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Zumaiako Arraun Elkarteak arraunlarien aurkezpenarekin emango dio hasiera traineruen denboraldiari. Bihar izango da ekitaldia, Arranplan, 19:00etan hasita. Gizonezkoak eta emakumezkoak aurkezteaz gain, klubeko arraunlari guztiak ere han izango dira. Ekitaldia baliatuz, klubeko bazkideei opariak banatuko zaizkie: elkarteko zapia eta bixera. Salmenta puntua ere egongo da, klubeko kamixetak erosteko: bat erosten […]