Asteburuko emaitzak

Estropada asko jokatu dituzte gure arraunlariek asteburuan, eta hiru ontzitan gainera: bateletan, trainerilletan eta traineruan. Bateletan, Lapuebla de Labarcan (Araba) izan ziren kadete emakumezkoek eta gizonezkoak larunbatean, Ebro ibaian arraunean, Elantxobe, Tolosaldea eta Isuntzako taldeekin lehian. Emakumezkoek bigarren egin zuten, eta gizonezkoek irabazi. Esperientzia ederra bizi ahal izan zuten gure harrobiko arraunlariek. Trainerilletan, Gipuzkoako txapelketa […]

Gipuzkoako trainerilla txapelketa Mutrikun, eta batel estropada berezia Lapuebla de Labarcan

Gipuzkoako trainerilla ligako azkeneko estropada jokatuko dute bihar larunbata Mutrikun (16:30), eta aldi berean, estropada horretan erabakiko da zein talde ariko diren Gipuzkoako Txapelketako finaletan igandean (Mutrikun bertan, 11:00). Beraz, biharkoa Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa ere bada. Zumaiak bi talde izango ditu lehian: senior emakumezkoena, eta jubenil gizonezkoena. Bestalde, estropada berezia jokatuko dute larunbatean Lapuebla de […]

Bateletan, Espainiako txapelketa da asteburuan, eta trainerilletan, Gipuzkoako ligaren hasiera eta santelmoetako estropada

Ondo betea datorkigu asteburua Zumaiako arraunlarientzat. Batetik, bateletan, Espainiako txapelketa jokatuko da Sestaon (Bizkaia), eta han izango da infantil mutilen multzoa, Euskadiko txapelketan brontzezko domina irabazi eta gero. Larunbatean, sailkatze estropada izango da 16:00etan, eta zumaiarrekin batera, ondorengo talde hauek aterako dira: Vilaxoan, Castro, Arkote, Mar do Bueu, Castreña, Isuntza, Rianxo, Camargo eta Mecos. Bi […]

Brontzezko domina infantil mutilek Euskadiko batel txapelketan

Domina batekin etorri ziren gure arraunlariak Euskadiko batel txapelketatik atzo, igandean. Infantil mutilek lortu zuten saria. Zumaiako beste hiru batelak ez ziren sailkatu finalerako larunbateko sailkatze estropadan, eta atzo kontsolazioko finalak jokatu behar izan zituzten. Infantil neskak hirugarren izan ziren; kadete neskak bigarren; eta kadete mutilak irabazi egin zuten. Espainiako txapelketa jokatuko dute datorren asteburuan […]

Zilarrezko eta brontzezko dominak Gipuzkoako batel txapelketan gure harrobiko arraunlariek

Infantil gizonezkoek bigarren egin dute Gipuzkoako batel txapelketako finalean, gaur Pasai San Pedron. Zilarrezko domina gure harrobiko arraunlarientzat. 56 ehunen bakarrik atera dizkie Ilunbe txapeldunak. Gutxi behar izan dute txapelketa irabazteko, eta ematen du horrek halako gazitasun bat, baina denboraldi osoan egindako lanaren gozoak askoz ere indar handiagoa dauka. Hirugarren egin dute kadete gizonezkoek, eta […]

Bi garaipen gure harrobiko arraunlariek Gipuzkoako batel ligako azkeneko estropadan

Bukaera zoragarria eman zioten gure harrobiko arraunlariek Gipuzkoako batel ligari larunbatean, Pasai Donibanen. Bi garaipen, bi! Infantil eta kadete gizonezkoetan, eta infantiletan, bigarren ontzia bigarren. Lan aparta egin dute arraunlari guztiek ligan, eta baita entrenatzaileek ere. Orain, asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa dator. Pasai San Pedron izango dira  kanporaketak datorren larunbatean (17:30), eta igandean finalak (09:30).