Batel ligako bosgarren estropadan Zumaiako 12 batel ariko dira, larunbatean Pasai Donibanen

Badoa aurrera Gipuzkoako batel liga, eta bihar larunbata, bosgarren jardunaldia jokatuko dute Pasai Donibanen. 16:00etan hasiko da, eta Zumaiak 12 batel dauzka izena emanda. Parte-hartzaileeen zerrenda eta irteera ordena ikusteko, klikatu hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/participantes/170204_san_juan1.pdf  

Donibane Lohizunen dute batel ligako estropada gure harrobiko arraunlariek larunbatean

Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan (Lapurdi). 15:00etan hasiko da estropada, eta hantxe izango dira gure harrobiko arraunlariak. Oso lan ona ari dira egiten, eta bide beretik jarraitzeko asmoarekin izango dira larunbat honetan ere. Ligako sailkapenak honela daude: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles49.pdf

Batel ligako estropada Zumaian da larunbat honetan

Hasi orduko datoz Zumaiara batelak, Gipuzkoako ligako bigarren estropada herrian izango dugulako larunbat honetan. 10:30ean hasiko da, eta batel mordoa izango da uretan, 95 daudelako izena emanda. Arranpla parean hasiko dute estropada maila guztietan, eta bakoitzak bere ibilbidea egin beharko du Paolaldera, batzuk motzago, besteek luzeago, mailaren arabera. Erlojuaren aurka lehiatuko dira batel guztiak. Gure […]

Hamar talde aterako ditu Zumaiak etzi, Gipuzkoako batel ligaren hasieran

Hastera doa Gipuzkoako batel liga, eta aurreneko estropada igande honetan da, Pasai Donibanen. 11:00etan hasiko da. Sekulako batel piloa dago izena emanda ligarako, eta Zumaiak ere hamabi talde dauzka izendatuta. Iganderako, baina, hamar talderekin joango da. Lanean serio-demonio aritu dira urritik, eta ez arraunlari gutxi, gainera: 60 neska-mutil ditu harrobian Zumaiako Arraun Elkarteak. Lehian jartzeko […]

Gabonetako Niño loteria atera dugu aurten ere

Gabonetako Niño Loteria atera dugu aurten ere. Hementxe duzue! Erosteko aukera leku hauetan dago: -Idoia ardotegia -Txikixa taberna -Atari taberna -Justa taberna -Kalari taberna -Gure Txokoa taberna -Goiko bodegoia -Trapaia taberna -Garoa taberna -Ilargi taberna -Maluta taberna -Ttakun taberna -Ernio taberna -Txalaparta opari denda -Ixiar Aizpurua liburu denda -Kukitxa ekodenda -Ogi Ederreko okindegia Aita Marin

Asteazken honetan hasiko dira entrenatzen senior gizonezkoak

Gure arraunlariak etzi (asteazkena, azaroak 2) hasiko dira entrenamenduetan. Senior gizonezkoek ekingo diote lanari, hain zuzen. 19:00etan izango dute denboraldiko aurreneko entrenamendua. Senior gizonezkoen taldea zuzentzen Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik jarraituko dute. Laugarren denboraldia osatuko dute. Arraunlarien artean, A ontzian aurten ibili diren zenbait arraunlarik utzi egin dute arrauna, eta berriak B […]