Klubaren historia

1975: Abuztuaren 5ean sortu zen Aita Mari Arraun Elkartea.

1978: Lehen aldiz atera zuen trainerua, eta harrezkero, urtero-urtero ureratu duTelmo Deun.

1981: Lehen bandera irabazi zuen, Regata Villa de Bilbao, patroi lanetan Joseba Aristi zela.

1984: Kontxako lehen bandera irabazi zuen, patroia Klaudio Etxeberria ‘Gorria’ zela. Urte ederra izan zen, estropada denak irabazi zituztelako, bai traineruan, bai trainerilletan, bai bateletan. Denera, 30 bandera irabazi zituzten arraunlariek.Urte horretan, balentria batzuk ere egin zituzten. Batean, 24 orduan hiru estropada eta bi bandera irabazi: Zarautzen bi egunetan gailendu ziren, eta Portugaleten ere garaipena lortu zuten. Bestean, egun berean bi bandera irabazi zituzten: eguerdian, Coruñan, Teresa Herrera irabazi zuten, eta arratsaldean, Castropolen lortu zuten garaipena, errekorra hautsiz, gainera.

1987: Bigarren Kontxako Bandera irabazi zuen, Edu Aristi patroi zela.

2001: Kontxako estropadan hirugarren sailkatu zen Getariarekin batera atera zuten traineruan. Bizpahiru bandera irabazi zituzten urte horretan, eta baita 1. Euskadiko Sprint Txapelketa.

2005: Euskal Liga irabazi eta TKEra igo zen. Denera, 10 bandera irabazi zituzten bi traineruen artean, horietako bi egun berean eta estropada berean, Pasaian.

2006.- Lehen aldiz TKE Ligan aritu zen. Sailkapen nagusian 10. postua lortu zuen.2007.- San Miguel Ligako sailkapen nagusian 8.  postua lortu zuen.

2008.- Hirugarren aldiz jarraian, onenen ligan aritu zen, TKE San Miguel Cajamadrid Ligan, eta 8. bukatu zuen.

2009.-Laugarren aldiz jarraian, onenen Ligan aritu zen, TKE San Miguel Cajamadrid Ligan, eta 10. bukatu zuen.

2010.- Kanporaketan lortu zuen TKE San Miguel Ligan jarraitzea.

2011.-Hamargarren bukatu zuen TKE San Miguel Liga.

2012.- Kanporaketan lortu zuen TKE San Miguel Ligan jarraitzea. Emakumezkoetan, Euskotren Liga irabazi zuen Zumaiak.

2013.- San Miguel Ligatik KAE 1 Ligara jaitsi zen gizonezkoen taldea. Emakumezkoek, Kontxako Bandera irabazi zuten aurrenekoz. Gipuzkoako Liga eta Euskotren Liga ere irabazi zituzten.

2014.- KAE 1 Ligan, lau bandera irabazi zituen gizonezkoen taldeak, eta TKE San Miguel Ligara igotzeko kanporaketan aritu zen; ez zen igo.

Bestelakoak: harrobiko arraunlariek, urteak joan eta urteak etorri, makina bat bandera irabazi dituzte, bateletan eta trainerilletan. Azken urteetan, nabarmentzekoa da emakumeak egiten ari diren lana. Garaipen asko lortu dituzte, eta puntaren puntan dabiltza.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude