Gure arraunlarien emaitzak Pasai San Pedroko traineru jaitsieran

Traineru estropada jokatu da gaur arratsaldean Pasai San Pedron (Gipuzkoa), eta hantxe izan dira gure lau traineruak.

Hauek izan dira gureen emaitzak:

Emakumezkoetan: Zumaia bosgarren izan da (9 talde atera dira, eta San Juan garaileak 1 min eta 03 segundo atera dizkio).

Beteranoetan: Zumaia bigarren izan da, Arkoteren atzetik (8 segundora).

Senior gizonezkoetan: Zumaia B 29. izan da (30 talde atera dira), eta Zumaia A 19. (Hondarribia A garaileak 1 min eta 44 segundo atera dizkio).

Zumaiako lau traineruak, larunbatean Pasai San Pedroko estropadan

Traineru estropada izango da larunbat honetan Pasai San Pedron, eta bertan izango dira Zumaiako lau traineruak: beteranoak, eta seniorretako hirurak (emakumezkoena eta bi gizonezkoenak).

17:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira. Beteranoek eta emakumezkoek bi luzetara jokatu beharko dute, eta senior gizonezkoek lau luze eta hiru ziabogetara.

Batel liga, igandean Orion

Gipuzkoako batel ligako estropada igandean izango da, Orion, eta 13:30ean hasiko da estropada. Hantxe izango dira gure harrobiko arraunlariak. Ligako 11. jardunaldia jokatuko dute.

Batel ligako estropadako emaitzak

Gipuzkoako batel ligan, atzo Trintxerpen, estropada erdia bakarrik jokatu ahal izan zen, eremutik gertu zegoen etxe batean izandako sutearen keak eremuan ikusmen arazoak sortu zituelako.
 
Taula honetan daude atzoko emaitzak, eta sailkapen nagusikoak:
Datorren asteburuan bi estropada izango dira: larunbatean, Pasai Donibanen (16:00), maila guztietakoak ariko dira, eta igandean Tolosan (Gipuzkoa), 12:00etan, bakarrik infantilak eta kadeteak.

Beteranoek irabazi; emakumezkoen trainerua berriz ere lehian; seniorrek beste pauso bat prestakuntzan…Orioko traineru jaitsierako kontuak

Jokatu zen aurreko larunbatean Orioko traineru jaitsiera, eta Zumaiak lau ontzi izan zituen uretan.

Emaitzarik onena Beteranoek lortu zuten, bandera irabazi baitzuten.

Horren bezainbesteko albiste pozgarriagoa, edo handiagoa ziurrenik, emakumezkoen traineruak eman zuen, denboraldi batez lehorrean egon eta gero berrziz uretan izan zelako lehian. Lan ona egin zuten, gainera: bederatzigarren sartu ziren.

Gizonezkoen seniorren kasuan, emaitzaz harago, orain arte egindako lana uretara eta lehiara eramatea zen asmoa, eta entrenamendu bat bezala hartu zuten larunbatekoa. A taldea 19. izan zen, eta B. 28.

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen (Klausser da argazkilaria): https://photos.google.com/share/AF1QipNZ5L6a4kFhWzxWdvaUEtjIydAhWKRORZoop-oE5YOKe9K2xZI2SDGAvcg9cNK-Sw?key=Sy10bHZQVC01azJadFJiUUl0Zy05a3ZiLWM1TUp3

 

Zumaiako lau traineruak, bihar Orioko Jaitsieran

Bihar jokatuko da neguko estropada garrantzitsuena: Orioko traineru jaitsiera. 78 talde daude izena emanda maila guztiak kontuan hartuta, eta 1.200 arraunlarik egingo dute arraun.

Zumaiak lau traineru izango ditu uretan, dituen laurak: emakumezko seniorrena, eta gizonezkoetan beteranoak, eta seniorretako biak.

16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira talde guztiak. Mailaren arabera, ibilbidearen luzera aldatuko egingo da.

Zumaiako traineruen irteerako ordua hauxe da:

  • Beteranoak: 16:23
  • Emakumezko seniorrak: 16:32
  • Senior gizonezkoak: Zumaia B 16:47 / Zumaia A 17:02