Batel ligako bosgarren estropadan Zumaiako 12 batel ariko dira, larunbatean Pasai Donibanen

Badoa aurrera Gipuzkoako batel liga, eta bihar larunbata, bosgarren jardunaldia jokatuko dute Pasai Donibanen. 16:00etan hasiko da, eta Zumaiak 12 batel dauzka izena emanda.

Parte-hartzaileeen zerrenda eta irteera ordena ikusteko, klikatu hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/participantes/170204_san_juan1.pdf

 

Donibane Lohizunen dute batel ligako estropada gure harrobiko arraunlariek larunbatean

Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan (Lapurdi). 15:00etan hasiko da estropada, eta hantxe izango dira gure harrobiko arraunlariak. Oso lan ona ari dira egiten, eta bide beretik jarraitzeko asmoarekin izango dira larunbat honetan ere.

Ligako sailkapenak honela daude: http://www.fgremo.com/data/docs/clasificaciones/puntos_bateles49.pdf

batelak-32_content
baleike.eus

Batel ligako estropada Zumaian da larunbat honetan

Hasi orduko datoz Zumaiara batelak, Gipuzkoako ligako bigarren estropada herrian izango dugulako larunbat honetan. 10:30ean hasiko da, eta batel mordoa izango da uretan, 95 daudelako izena emanda.

Arranpla parean hasiko dute estropada maila guztietan, eta bakoitzak bere ibilbidea egin beharko du Paolaldera, batzuk motzago, besteek luzeago, mailaren arabera. Erlojuaren aurka lehiatuko dira batel guztiak.

Gure arraunlariak bertatik bertara ikusteko aukera ederra da. Hamabi batelak daude izena emanda.

Igandean, Loiolan (Donostia) izango da ligako hirugarren estropada, 11:00etatik aurrera.

Hamar talde aterako ditu Zumaiak etzi, Gipuzkoako batel ligaren hasieran

Hastera doa Gipuzkoako batel liga, eta aurreneko estropada igande honetan da, Pasai Donibanen. 11:00etan hasiko da. Sekulako batel piloa dago izena emanda ligarako, eta Zumaiak ere hamabi talde dauzka izendatuta. Iganderako, baina, hamar talderekin joango da.

Lanean serio-demonio aritu dira urritik, eta ez arraunlari gutxi, gainera: 60 neska-mutil ditu harrobian Zumaiako Arraun Elkarteak. Lehian jartzeko ordua heldu zaie horrenbestez, betiere formazioa oinarri hartuta.

P1030807

 

Gabonetako Niño loteria atera dugu aurten ere

Gabonetako Niño Loteria atera dugu aurten ere. Hementxe duzue!
Erosteko aukera leku hauetan dago:

-Idoia ardotegia
-Txikixa taberna
-Atari taberna
-Justa taberna
-Kalari taberna
-Gure Txokoa taberna
-Goiko bodegoia
-Trapaia taberna
-Garoa taberna
-Ilargi taberna
-Maluta taberna
-Ttakun taberna
-Ernio taberna
-Txalaparta opari denda
-Ixiar Aizpurua liburu denda
-Kukitxa ekodenda
-Ogi Ederreko okindegia Aita Marin
img-20161128-wa0001

Asteazken honetan hasiko dira entrenatzen senior gizonezkoak

Gure arraunlariak etzi (asteazkena, azaroak 2) hasiko dira entrenamenduetan. Senior gizonezkoek ekingo diote lanari, hain zuzen. 19:00etan izango dute denboraldiko aurreneko entrenamendua.

Senior gizonezkoen taldea zuzentzen Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik jarraituko dute. Laugarren denboraldia osatuko dute.

Arraunlarien artean, A ontzian aurten ibili diren zenbait arraunlarik utzi egin dute arrauna, eta berriak B ontzitik igoko dira, Zumaia bezalako harrobiko talde batean ohikoa den moduan.

Harrobiko lanak berezko segida izan dezan, oso garrantzitsua izango da B traineruak uretan jarraitzea datorren urtean ere, eta horretarako, jakina, arraunlariak beharko dira. Beraz, urtero bezala, deialdia irekia da, eta arraunean sekula egin ez duenari ere ateak irekita egongo dira.

img_0207
KLAUSSER

Ontzi txikietako prestakuntza aurrera doa

Bestalde, badira aste batzuk harrobiko arraunlari gazteenak lanean dabiltzala. 12 eta 17 urte arteko arraunlari asko bildu dira aurten ere, eta oso datu ona da hori Zumaiako Arraun Elkartearentzat eta herriko arraunarentzat. Serio demonio ari dira denboraldia prestatzen, ilusio eta gogo handiz.

Emakumezkoen trainerua, bidea egiten

Denboraldi batez lehorrean egon eta gero, emakumezkoen trainerua uretan izateko pauso sendoak ari dira ematen arraunlari batzuk eta zuzendaritza. Oraingoz, dozena bat arraunlari daude, gutxi asko, eta Arraun Elkarteak deialdia egiten du arraunean egin nahi duena azal dadin.

Taldea osatzeko bidean pausoak ematen ari dira, eta gauzak ondo bidean direla, Zumaiak berriz ere emakumezkoen trainerua uretan izango du datorren denboraldian. Filosofia honekin ari dira lanean: “Etxeko arraunlari gazteei aukera eman nahi diegu trainerua ateratzeko, guri bere garaian eman zitzaigun bezala, eta bide horretan ari gara lanean”, azaldu du arraunlari beteranoetako batek. “Epe luzera begirako egitasmoa da hau”, gehitu du.