Mari Luz Estebanen poesia

imgres-4Martxoaren 10ean Mari Luz Esteban antropologoa eta idazlea izango dugu solaskide Irakurri Matte taldean. Medikuntzan lizentziatua, Gizarte antropologian doktorea eta mugimendu feministako kidea da. Gizarte antropologiako irakaslea EHUn. Generoa, osasuna, gorputza eta emozioak ditu ikerketa-lerro nagusi.

Haren azken liburua izango dugu mintzagai: Amaren heriotzak libreago egin ninduen poemarioa. Autorearen lehen poesia liburua da, aurrez argitaraturiko ikerketa lanetan eta saiakeretan jorratu dituen hainbat gai molde poetikoan lantzen dituena. Estebanenak dira Critica del pensamiento amoroso (Bellaterra, 2011) ezaguna eta Antropología del cuerpo: género, itinerarios corporales, identidad y cambio (2004) ere. Pentsamenduzko artikuluak eta saiakerak argitaratzeaz gain, hizlari trebatua da. Euskal Herriko feminista askorentzat erreferente garrantzitsua da, eta maitasun erromantikoaz, gurasotasunaz, amatasunaz, gorputzaz eta abarrez egin dituen gogoetek pisu nabarmena dute.
imgres-5 imgres-6Aztergai eta, batez ere, gozagai izango dugun poemarioan ama sinbolikoaren pisuaz, maitasunaren lotze-askatze mugimenduez, desiraz, heziketa sexualaz, gizongaiztoez, amatasunaz, idazteaz… ari da autorea, zehaztasunez eta zuzentasunez, eta poetikotasunik batere galdu gabe, haatik.

Hemen aurkituko dituzue liburuaz argitaratu diren kritikak.
Berriako artikulua.
Sautrelako elkarrizketa.
-Hamaika TB-ko Idemtitateak saioan, amatasunaz eta feminismoaz.

Irakurketarako gosea egiteko aperitiboa edo irakurketaren ondorengo postre gozoa izan dadila informazio hau. On egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude