“Idazteko denbora aurkitu zuen etxekoandrea”

Argazki hau 1961ean argitaratu zen The Vancouver Sun egunkarian. Bertan, idazle gazte bati buruzko erreportajea irakur zitekeen, entzute pixka bat irabazten hasia baitzen bere ipuinak aldizkarietan argitaratuta eta Kanadako irrati publikoari salduta. Munrok 30 urte zituen. Elkarrizketa irekitzen duen argazkian emakume gazte bat ikus dezakegu zazpi eta lau urteko bi alabekin.

Prentsan leku egin izanak talentu handiko idazle gisa onartua zela pentsarazten duen arren, honakoa zen erreportajearen titularra: “ipuinak idazteko denbora aurkitzen duen etxekoandrea”. Elkarrizketan, Munrok azaltzen du nola idazteko haurrak siestan dauden garaia probesten duen eta makina eta kaiera dituen gelan gotortzen den. Virginia Woolfek aipatzen zuen gela propioa, emakume batek idaztea posible izatekotan. Alice Munroren kasuan arropa lisatzeko gelan kokatuta zegoena. Munroren alaba Sheilak Lives of mothers and doughters (ama-alaben bizitzak) liburuan kontatzen du Sheila bera eta ahizpa gela hartan sartzen ziren bakoitzean amak koadernoa alboratzen zuela, erosketa-zerrenda bezain kontu arruntak eta prosaikoak idazten ari balitz bezala. Gaur egun, “Chejov berria· deitzen diote laurogeita hiru urteko idazleari. Eta hark hala erantzuten du: “Zorion handiegia” ipuina idazten ari nintzen bitartean, ezagutu izan banindu, Chejov nirekin maiteminduko ote zen galdetzen nion nire buruari. Ezetz uste dut, gizonei ez zaizkie ni bezalako emakumeak gustatzen. Baina, nork jakin, hura azkenean Olga Knipper aktorearekin ezkondu zen, ospe propioa zeukan emakumearekin, beraz… Bai, posible da ni Chejoven gustukoa izatea”.

Iturria: El Pais, “La vida secreta de Alice Munro” artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude