Ainhoa Odriozola taldekidearen iruzkina

imagesEskola konbentzionalak irakurketa indibiduala bultzatzen badu ere, irakurle txokoetako saio bakoitzak erakusten dit norbere golkoan irakurritakoa taldean elkarbanatzeak pentsamendua aberasten duela; taldean hobeto pentsatzen dugu norbere burua autonomoagoa eta sortzaileagoa eginez.

Ixiar Rozasek dio iturrien aitortza egitea esker ona adierazteko modu bat dela, eta leiho honetan horietako batzuk aipatu nahi izan ditut.

Pasa den urtean deskubritu nuen “Gela bat norberarena” saiakera Lasarte-Oriako irakurle bidaideekin, eta, orain gutxi, Virginia Wolfek 1928ko hitzaldi historiko hartan adierazitakoa berrinterpretatzeko aukera izan dut Irakurri-matteko hileroko zitan.

Zein izan zen Wolfen mezua (orain dela ia 100 urte) emakume hutsez betetako gela bete hartan? Iratxe Retolazak Arratsean saioan azaldu moduan, Wolfek pentsamendu baten kontaketa egiten digu eta idazle horren esanetan artista guztiek behar dute burujabetza ekonomikoa (dirua) eta pertsonala (gela).

Wolfek egun berean lortu zituen emakume izateagatik debekatua (izan) zuen boto eskubidea eta izebaren herentziaren gutuna eta askoz gehiago poztu omen zen hilero-hilero jasoko zuen ordainsariarengatik. Esan daiteke oso argi ikusten zuela zein zen burujabetza ekonomikoak zuen pisua, alegia, diru truk botere gehiago izango zuela boto eskubidearekin baino. Funtsean, botoa ematea ordezkaritza soil bat delako, beste norbaiti emanez norbere ideiak garatzeko ordezkaritza bat.

Aldi hartan, emakumearen pobreziari garrantzia handia eman zion eta ukaezina da gaur egun ere alarma gorri horrek piztuta jarraitzen duela. Komunitate gisa, estatu askotan emakume askoren egoerak okerrera egin du eta burujabetza ekonomikorik gabe ezin norbere burujabetza pertsonala eta nortasuna garatzeko espaziorik izan.

XX. mende hasieran emakumeek ez zuten inolako ondasunik, eta, ondorioz, ezinezkoa zuten eskola, unibertsitate edota liburutegietan espazio propioa (fisikoa zein intelektuala) izatea. Gaur egun, emakumeak baditu hainbat lan sozial garai batean eskura ez zituenak, baina lortu ote du berarentzako espazio propiorik?

Ia mende oso bat igaro bada ere, -zoritxarrez- liburu hau oraindik ez zaigu zaharkitu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude