Urrian, Oier Guillanen “Zauri bolodia”

Urriaren 9an egingo dugu bigarren bilkura irakurle-taldekook eta, oraingoan, autorea etorriko zaigu bisitan. Oier Guillanen (Larratxo, 1975) Zauri Bolodia izango dugu mintzagai, eta antzerkigile, poeta, kazetari, irratilari…, zomorro definigaitz hau gertutik  ezagutzeko aukera izango dugu.

Zauri bolodia saiakera literarioa  iaz aurkeztu zuen Guillanek Txalaparta argitaletxearen eskutik, azpiko bideoan ikus dezake.

“Liburu hau krisian dagoen aktore baten eguneroko gisa irakur daiteke. Hogeita hamar urtetako krisian sinisten ez duen arren, ezin du uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatzen joan da, eta bide horretan etorriko dira nekea, desengainua, prekarietatearen zama eta, azkenik, norbere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter ego honek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs. profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz”.

Eskura dituzue, bidenabar:
-Elkarrizketa Ahoz aho saioan
Kritikak
-Elkarrizketa Argian

Gustu baduzue, urriaren 9an, 18:00etan Alondegiko “Moila” gelan.

Zain izango gaituzue!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude