Ekainean, Idurre Eskisabel

Leire Lopez Ziluaga Susako editorea eta Idurre Eskisabel poeta

Ekainaren 13an Idurre Eskisabelen lehen poema liburua izango dugu solasgai: Goseak janak. Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute poemarioa: Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan. Eskisabel bera gurekin izango da haren lana aztertzeko.

Hitzordua Alondigako Moila gelan izango da arratsaldeko 18:00etan.

Segidan duzue liburuari buruzko informazio osagarria:

Aurkezpeneko bideoa:

-Elkarrizketa Ahoz ahon
Kritikak
-Berriarako Itziar Ugartek egindako elkarrizketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude