Susi

Gaur, uztailak 10, Eginon ibili gara.

Larregik Susi bidea egin nahi zuen, eta han jardun dugu biok. Oso bide ederra iruditu zaigu, baina nahiko lan eman digu; niri bai behintzat.

Goizeko 7etarako han ginen. Eginoko festak dira itxuraz, eta hara iritsi orduko txosna bat (itxita) eta gaupasa egindako azken gazteak ikusi ditugu. Paretera hurbildu gara, baina artean behe lainoa zegoenez, pixka bat kostatu zaigu bidearen hasiera aurkitzea.

IMG-20160710-WA0004

Pixka bat eskubi aldera joanda, laster aurkitu dugu, hala ere.

Larregi hasi da lehen luzea egiten.

Hemen bilgunetik ateratako argazkia. Behe lainoa behean utzi dugu, bere izenari kasu eginda.

IMG-20160710-WA0002

Bigarren luzeari nik ekin diot. Judas prest? Ekin!!!

IMG-20160710-WA0003

Hirugarrena, berriro ere, Larregik.

IMG_20160710_085935

Laugarrena, nik. Hemen Larregi luzea amaitzen.

IMG_20160710_084423

Bosgarren luzea hasterako, neka-neka eginda nengoen. Urik ez, jel famoso horietakorik ere ez, Doctor Pelon falta…

Hemen ni bosgarren luzea egiten, flakiak jotzen hasita.

IMG-20160710-WA0007

Eta Larregi luzea bukatzen.

IMG_20160710_094305

Seigarren luzea Larregik egin du. Eta ni atzetik bilgunera iritsi naizenean, piura hau neukan.

IMG-20160710-WA0001

Gure sponsorrari keinu bat egin, txokolate pixkat jan (hornitzaileak fallo egin digu-eta), eta beherako bidea bilatzera joan gara. Hornitzailearen ohorez blues eder bat ere abestu dugu. Ez gara makalak. Ez da zaila izan bidea aurkitzea, bai, ordea, jaistea.

IMG-20160710-WA0008IMG-20160710-WA0012

Elkanorekin iritsi zirenak ez zeukaten itxura txarragoa.

Eginora iritsi, ur trago bat hartu eta Ziordiara joan gara, zerbeza eaaaaaar bat hartzera. Zumaiarren txanda ikusi, eta etxera.

Egun ederra, bide mundiala (mila esker Xabier Gorrotxategiri, hain bide ederrak zabaldu eta ekipatzeagatik), baina, nik behintzat, kriston paliza hartu dut. Zaintzen hasi beharko dugu.

 

 

3 erantzun “Susi” bidalketan

  1. Hainbeste urte eskalatzen, eta, hala ere, beti ikasten dela zerbait… Hurrena baietz kantinplora bete ur eraman! Eta seguru asko alferrik…
    Nik gaur deneko mina zaukat. Baina berriz ere paliza hartzeko prest…
    Elmer?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude