Asteburu ederra izan da. Atzo Elmer egin genuen, eta gaur, berriz, Aiako harrietan izan gara. Gaurkoan hirukotea. The good, the bad and the ugly. Atzo Zumaian galako eguna izanda, makina bat gala ikusi ditugu gaur goizean. Zumaian jende asko, Zarautzen pila bat eta Oiartzunen mundu bat.
Autoa Arritxulo aterpetxean utzi eta lehendik ere pare bat aldiz eginda daukagun Basurdeen begiratokia bidera abiatu gara.
Lehenengo luzea, behetik ikusita.
Lehen luzeari Peloiak ekin dio. Gaurkoan ez da saiatu hasierako hormatxoa eskakeatzen.
Atzetik, Larregi eta biok. Hemen Larregi bilgunera iristen.
Hurrengo luzean ere Peloia joan da buruan.
Eta hurrengo bietan, Larregi.
Bidea bukatu, trasteak motxilan sartu eta gerritik behera zeharo busti gara, hurrengo bidearen bila.
Eguraldi bikaina, eta paisaia ederrak ikusi ditugu bidean.
Erroilbide mendiaren Mendebaldeko ertza bidea bilatzera joan gara.
Lehen luzeari Larregik ekin dio.
Bide hau garbi dago, aseguru finkorik gabe, eta atxiperreak ezinbestekoak dira.
Atxiperre egokia aukeratzen.
Sartu eta gora.
Hurrengo luzea ere Larregik egin du.
Hemen ni bigarren bilgunera iristen.
Bilgunean, gustura asko.
Azkenean, heldu da nire txanda. Luze dezenteren ondoren, lehenengoa.
Luzeko “pasitoa” egin ondoren.
Banoa ertzean gora. Hortik aurrera erraza da, baina harri suelto asko dago. Kontuz ibili behar da.
Azken luzeari Peloiak ekin zion, eta ia-ia Erroilbide mendiaren gailurrean amaitu zuen.
Gailurreko argazkia.
Oker samar iritsiko ginen.
Hemen zuzenago.
Trasteak motxilan sartu eta behera. Makina bat izerdi bota nuen beherakoan ere.
Arritxulon zerbeza fresko bat hartu eta etxera.
Zer, oporren premian, ala? Gero eta testu gutxiago idazten dek, eta gero eta argazki gehiago sartu…
Atzokoan Baserri eta Txangarra entzun nizkian, baina “The good, the bad and the ugly” horien arrastorik ez… Zein da zein?
Pelon: optikoarena joan behar dek, argazki batzuk desenfokatuta atera hituan eta…
Ederki ibili gintuan, Xabier!
Larregi
Aber Txankarrak erantzuten dun