Haragia

2007an argitaratu zuen Eider Rodriguezek irakurle askoren eskerra eta kritikaren oniritzia jaso zuen ipuin-liburu ezaguna. Hamabi ipuinez osatua da idazlearem bigarren bilduma hau, eta liburuko lehen kontakizunak eman dio izena: “Haragia”. Aiztoaren ahoan ebakitzeko kinkan diren pertsonaiak aurkituko ditugu: bizi-aldi berri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduran ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernatzen ditu gehienetan, gupida higatu batez noiztenka.

Otsailaren 11an izango dugu liburua mintzagai, eta Eider ere gurekin izango da, haragiari azaletik mamirako bidea egiteko.

Idazlea gehiago ezagutu nahi izatera, bideo labur honetan bere kontakizunen tonu gordinaren zergatiaz adituko duzue Eider. Beste hau, berriz, ordu eta hogei minutuko bideo luzea da. orain urtebete inguru elkarrizketatu zuen Rodriguez Idurre Eskisabel kazetari eta lagunak, benetan solasaldi intimo, atsegin eta mamitsuan.

451 Editores argitaletxeak 2008an jarri zuen merkatuan gaztelerazko bertsioa: Carne. Bere hurrengo liburua ere (“Katu jendea”, Elkar 2009) argitaletxe berak eman zuen argitara gazteleraz (“Un montón de gatos”). Ordutik ez du fizkiozko lan berririk argitaratu, baina bai Joseba Sarrionandiaren ‘Lagun izoztua’ eleberriko hiru itsasoak. Irakurketa proposamen bat izenburuko doktoretza tesia. Sarrionandiaren obran itsasoak izan duen bilakaera aztertu du Rodriguezek. Hemen duzue informazio gehiago.

Hemen aurkituko dituzue “Haragia” liburuak orain arte jaso dituen kritikak.

On egin dagizuela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude