Kirmen Uriberekin amaitu dugu ikasturtea

Kirmen Uribe idazle ondarroarraren bisitarekin itxi dugu aurtengo ikasturtea. Mussche eleberria aletu dugu denon artean, giro ederrean. Amaierari ginda jartzeko afaritxoa ere antolatu dute Irakurri Matte taldeko kideek, eta buru-sabel-bihotzak berdinduta goaz nor bere udara, nor bere irakurketetara. Taldeak datorren irailean ekingo dio berriro martxari, eta datorren ikasturteak ere itxura bikaina du. Hemen topatuko duzue irakurgaien-zerrenda. Gusto baduzue, taldeak irekita ditu ate-leihoak, eta eskertuko ditu haize berriak. Irakurle zahar edo gazte, gizon edo emazte… Gogoa baduzue kilima eske… Anima zaitezte!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude