Irailean, Atxaga

Bernardo Atxagaren bisitarekin hasiko dugu ikasturte berria. Irailaren 9an autore ezagunaren azken lana izango dugu mintzagai, Nevadako egunak, eta idazlea bera Zumaiara etorriko da bisitan, liburuaren nondik norakoak gurekin konpartitzeko. Zita arratsaldeko 18:00etan izango da Alondegian.

Atxagak eta haren familiak Amerikako Estatu Batuetako Reno hirian egindako egonaldiaren emaitza da Nevadako egunak hau, kronikatik baduena, oroitzapen-liburu traza hartzen duena aldika, nobela gisa irakur litekeena inoizka. Kanpo eta barne bidaiak txirikordatuta, hango eta hemengo paisaien usainekin, idazlearen berezko trebeziarekin kontatua.

Hemen dituzue liburuak orain arte jasotako kritikak irakurgai. Idazleari EITBrako egindako bideo-elkarrizketa labur bat ere bai, hemen. Arantza Iturbek Arratsean saiorako eginiko elkarrizketa ere entzungai duzue; baita Hasier Etxeberriak Sautrelarako egina ere. Amaitzeko, bizpairu elkarrizketa idatzi: Miel Angel Elustondok Argiarako egindako elkarrizketa luzea; Felix Ibargutxik Diario Vascorako egindakoa eta Karolina Almagiak Elkar aldizkarirako izkiriatutakoa.

Gustu baduzue, zain izango gaituzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude