Maiatzean, “Ni, Vera”

imgresMaiatzaren 12an Itxaso Martin kazetari eta idazlearen “Ni, Vera” eleberria aletuko dugu Irakurri Matten. 18:00etan elkartuko gara Alondegian eta idazlea gurekin izango da.

Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981), ikus-entzunezko Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da. Ikerketa feministak eta generokoak masterra egin ondoren, egun, emakumea eta psikiatriari buruzko tesia egiten ari da. Kazetari lanetan, irratian zein telebistan aritu da. 2012an argitaratu zuen “Ni, Vera” lana.

Idazleak elkarrizketetan esandakoaren arabera, Vera pertsonaiaren oinarrian bere birramona dago. Psikiatrikora bisitak egin izan zizkion, baina xehetasun handiegirik gabe. Adinean aurrera egin ahala eta bizitzan hainbat esperientzia bizitu ondoren, haren berri jakin nahi zuela erabaki zuen. Ikerketa bat egiten hasi zen, nobela idazteko edota orain eskuartean duen tesiari ekiteko inolako intentziorik gabe. Psikiatrikoan bertan izan zen, eta hainbat liburu ere irakurri zituen. Hemendik kanpoko idazleek idatzitako zenbait liburu eskuratu zituen, beraz, emakumearen eta psikiatriaren arteko lotura hori egiten zutenak eta, horrekin batera psikiatrikora joan eta bere birramonari buruzko txostenak irakurri zituen. Horixe izan zen abiapuntua. Beharrezkoa zuen ikerketa egitea, irudimenean zituenak beldurra ematen baitzion.

Egun emakumea eta psikiatriaren inguruko tesian murgilduta dabil, eta gaia isiltasunetik lantzen ari da, erotzat sailkaturiko emakumeak nola isilarazi zituzten azaleratuz.

-Hemen aurkituko dituzue liburuari egindako kritikak.
-Elkarrizketa eta aurkezpeneko bideoak hemen.

Inspiragarria gerta dakizuela irakurketa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude