Azaroan, Kattalin Miner

Azaroko bilkuran Kattalin Minerren lehendabiziko nobela izango dugu mintzagai: “Nola heldu naiz ni honaino”. Igartza beka irabazita, urte hasieran kaleratu zuen elbe

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

Azaroaren 7an izango da hitzordua, Alondegiko Moila gelan, 18:00etan.

Hemen duzue liburuari buruzko material osagarria:
Kritikak
Elkarrizketa Sautrelan
Elkarrizketa Garan

Liburuari buruzko bideo ederrak eman zituen Gaztezulok:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude