Azaroan, “Caliban eta sorgina”

Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakera mardula izango dugu mintzagain azaroaren 13an. Liburua iaz jaio zen euskaraz, Jakin eta Elkarren arteko lankidetzatik sorturiko Eskafandra bildumaren barruan, egileak berak edizio honetarako propio idatziriko hitzaurrearekin.

Jakineko orrialdetik lapurtu dugu Caliban eta sorginaren sinopsia:

Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako eta Mundu Berriaren kolonizazioko sorgin-ehizek funtsezko rola bete baitzuten kapitalismoa abian jartzeko. Horixe Silvia Federiciren lan honen ardatzetako bat: deabruaren aurka borroka egitearen izenean, harreman kapitalisten aurrerabidearekin bat ez zetozen subjektu eta praktiken mundua suntsitu zuten. Soldatapeko proletariotza osatzeko, lurrak itxi behar zituztelako; eta ezinbestekoa zutelako erreprodukzio lana debaluatzea, emakumeen gorputza eta erreprodukzio gaitasuna lan indarra ekoizteko makina bihurtzea. Merkatuaren agintaritza nagusi den honetan ere, emakumeak ari dira garestien ordaintzen. Emakumeen gorputza kontrolatzeko ahalegina urratsak egiten ari da etengabe. Sorgin-ehizak ez dira iraganeko kontua.

Katakrak liburu-dendan autoreari egindako elkarrizketa luze bezain mamitsua ere ikus dezakezue:

Kritikak ere eskura dituzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude