Abenduaren 11n “Gelditu zaitezte gurekin”

Ana Malagon (Donostia, 1978) etorriko zaigu abenduan bisitan. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasia, proiektu digitalen diseinuan lan egiten du. 2014an argitaratu zuen lehen ipuin-bilduma, Lasai, ez da ezer gertatzen. 2017ko uztari buruz,  Gelditu zaitezte gurekin ipuin liburuaz arituko gara gu berarekin.

Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du…

 Segidan, liburuari buruzko informazio osagarria:

Kritikak

Elkarrizketa 111 akademian

Elkarrizketa Argian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude