Itxaso Martinekin solasean

IMG_20150512_195951928_HDRItxaso Martin kazetari, idazle eta ikerlariaren bisita jaso genuen atzokoan. 2012an argitaratu zuen “Ni, Vera” eleberria birramonaren arrastoari segika. Izan ere, bolada bat zurrunbiloan igaro eta psikologo batekin izan ondoren, aurrekari genetikoez galde egin zion hark Itxasori. Orduan etorri zitzaion gogora psikiatrikoan 51 urte igaro zituen birIMG_20150512_200052435_HDR ramona hura. Krisian dagoen birbilobak Martina izena du eleberrian; birramonak Vera. “Bera”, “hura”… halaxe izendatzen baitzuten birramona ausentea familian: izengabe.

Gaur egun emakumeari eta psikiatriari IMG_20150512_200036790buruzko tesia amaitzen ari da Martin, orain bi hilabete bisitan izan genuen Mari Luz Esteban antropologoaren gidaritzapean, hain zuzen. Besteak beste, familietan eta jendartean isiltzen denak duen pisuaz eta esanahiaz idazten ari da Itxaso. Isiltasunaren gaitasun konnotatiboaz.

IMG_20150512_195939792_HDR Non dago eromenaren muga? Psikiatriaz eta anti-psikiatriaz aritu ginen; sailkatu beharraren premiaz gaixotzen dugun jendeaz; plazerean egoteko ezinaz; tratamendu psikologikoen eta psikiatrikoen arriskuez; generoak gure (buru)-osasunean –zergatik bereizi buru eta IMG_20150512_195928387_HDRgorputz?– duen eraginaz; iraganaz, orainaz eta etorkizunaz.

Mugak ez baitira hain zehatzak. Gertu baitaude, uste duguna baino gehiago, zentzua eta eromena. Ni, Vera eta hura.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude