Otsailean “Beltzuria”

Otsailaren 9an bilduko gara Ixiar Rozasen Beltzuria lanari buruz hitz egiteko (Pamiela, 2014).

beltzuria-azalaLiburu bat eskuartean hartzen dugunero, hori definitu nahi izaten dugu, ahalik eta azkarren: ea eleberri bat den, edo ipuin-liburua, edo saiakera… Rozasen azken lanarekin ere antzeko ibili gara batzuk eta besteok, eta azkenean, sailkatzeko zaila dela ondorioztatu. Obra berezia ondu du Rozasek, batetik, ahotsari buruzko gogoeta bat egin du, ahotsaren espazio politikoari buruzkoa; bestetik, Xamuio bertsolariaren ibilbidea arakatzen duena, Rozasen aitona baita. Horri erantsi behar zaizkio esku-oharrak, eta ohar horien bidez iristen zaizkigun hamaika erreferentzia literario eta filosofikoak. Dena ere azal eder-eder batean bilduta.

p037_f02

Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972). Kazetaritzan lizentziatua, arte ederretan doktorea; idazle emankorra da hainbat generotan. Antzerkia, nobela, ipuinak eta poesia jorratu ditu, eta bere liburuetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. 2006an argitaratu zuen azken liburua euskaraz; hala ere, 2014rako tartean bestelako gauzak egiten aritu da, besteak beste, dokumentalak eta artikuluak. Beltzuria liburuaren amaieran autoreak berak dioenez: “idazketak norabide bikoitzean afektatzeko duen aukera eta fikzioa zentzu zabalean ulertzea” interesatzen zaio.

Liburuari buruzko kritikak topa ditzakezue hemen. Horrez gain, Rozasi egindako hainbat elkarrizketa irakur ditzakezue: Hitzen Uberan, Argia, Etxalarri eta Beltzuriari buruzko programa Arratsean, Beltzuriaren zortzigarren irakurraldiari buruzko erreportajea Hamaika Telebistan.

Bihar elkartuko gara beraz, hilaren 9an, arratsaldeko 18etan Moila gelan. Autorea bertan izango da, beraz lasai asko ekarri zalantzak eta galderak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude