Irailean, “Lili eta biok”

Kaixo, irakurleimgres!!!
Udako geldialdiaren ondoren,  irakurketa konpartituaren esperientzia atseginari ekingo diogu berriro irailean. Ramon Saizarbitoriaren “Lili eta biok” izan dugu esku artean azken asteotan, eta irailaren 13an eleberri mardula izango dugu taldean mintzagai Irakurri Matte irakurle-taldean.

Liburu bat gehiago da Lili eta biok Ramon Saizarbitoriaren ibilbide luzean. Hamabigarren nobela, zehazki. Baina, era berean, liburu berri bat da, bere ezaugarri propioak dituena, nahiz eta zenbait osagai errepikatu dituen, baita zenbait mekanismo ere bere sortze prozesuan.

imgres-1Hamaika pauso mardula plazaratu ondotik (1995), Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996) kaleratu zuen bezalatsu, «arinagoa, kapitulurik gabea, umoretsu-edo…», Martutene lan luzearen ostean (2012) ekarri du plazara Lili eta biok (Erein). «Liburu bat bukatzen duzunean badago depresio post-partum hori, eta batek ez daki zer egin. Hutsune bat nabari dut, ur sakonetan sartzeko beldurra ere bai. Gauza arinagoak idazteko gogoa. Eta hala ekin nion langintzari», aitortu zuen egileak. Hari desberdinak atera zitzaizkion bidera. «Garai batean emakumeek idazten zuten literatur pornografiko arina irakurtzen hasi nintzen, eta ipuin batzuk idatzi nituen erotismo hori modu komiko edo barregarri batean azalduz». Alegia, «idazle neurotikoa mundu horretan irudikatuz, erotismoan, pornografian, perbertsioan. Freudek esaten baitzuen neurosia perbertsioaren negatiboa dela, neurotikoarentzat perbertsoa izatea zaila izaki». Narrazio horietako batekin «gusturago» sentitu zen Saizarbitoria, eta hari horri tiraka «luzatu» egin zuen kontaketa. Bidera atera zitzaion beste hari mutur bat, errepikatu asmo zuen beste mekanismo bat, «gazteentzako zerbait egiteko beharra edo gogoa» izan zen.

imgres-2Izatez, Kandinskyren tradizioa-rekin (2003) hurbildu zen aurrenekoz gazteen unibertsora Saizarbitoria. «Liburu hark jaso zuen oihartzuna niretzat eragingarriagoa izan zen, atseginagoa egin zitzaidan, pertsona heldu baten erreakzioa jasotzea baino. Nahiago nuke gazteren batek irakurriko balu, eta baliagarri balitzaio. Gazte batekin elkarrizketa hipotetiko bat izateko nahia ere sartu zitzaidan. Gazteekin komunikatzeko behar bat ere badago lan honen atzean».

Lortu duen, ez duen, hilaren 13an eztabaidatuko dugu, 18:00etan Alondegian. Zatozte!!!

Hemen duzue liburuaren inguruko material osagarria:

Kritikak
Aurkezpeneko bideoa
Estekak:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude