Apirilean, Ernaux.

imgres-1Apirilaren 14an Annie Ernaux idazlearen “Pasio hutsa” lana¬†izango dugu mintzagai Irakurri Matten. Duela urte pare bat autore beraren “Emakume bat” liburua landu genuen. Orduko hartan bezala, autofikzioaren bidetik, gizon batekiko pasioaren disekzioa egiten du Ernauxek. Ordubete eskasean irakurtzen den idazlana da, ez horregatik arina. Uzten duen arrastoa irakurketak exijitzen duen denbora baino luzeagoa baita zinez. “Pasio hutsa”rekin batera Annie Ernauxen “Lekua” eta “Gertakizuna” liburuak ere irakurtzera akuilatzen zaituztet, euskarara ekarrita dagoen idazlearen obra osoa izan baitezakegu solasgai.

imgres-3 imagesimgres-2

 

 

 

 

 

Hemen dituzu “Pasio hutsa”k eta Ernauxen gainerako obrek gurean jasotako kritikak.
-Frantsesez dakizuenontzat, bideo bat, obraren antzerkirako egokitzapenaz.