Urrian, ipuingile katalanak

Hobe azala_book_bigIpuina da literatura katalan garaikideko genero gailena, bizi-bizia, irakurle eta kritikarien aldetik arrakasta gehien biltzen duena. Horren erakusgarri, Pasazaitekoek Hobe kontatzen ez badidazu antologia honetan bildu dituzten aleak: zorrotzak, zuzen zaurira doazenak, kontzesiorik gabeak, umorez beteak.

Guztira bost ipuingile, hamalau ipuin, ipuin gisako hitzaurre bat. Supermerkatu batean Virginia Woolf ikusi uste duen morroia, abortatu zain dagoen telebista aurkezle nerabea, Michelin izar bat bai baina bezerorik ez duen jatetxea… irakurlerik gormantena ere asetzeko moduko ipuinak, finean.

Hona, ipuinen egileak:

imgres-2imagesimgres-3imgres-4imgres-5

 

Q. Monzó – Bartzelonan jaioa, 1952an
I. Monsó – Lleidan jaioa, 1959an
S. Pàmies – Parisen jaioa, 1960an
E. Moliner – Santa Eulàlia de Ronçanan jaioa, 1966an
F. Serés – Saidín jaioa, 1972an

Antologia osatzen duten hamalau obren aukeraketaz Aritz Galarraga kazetaria arduratu da eta Gerardo Markuluetaren esku egon da liburua euskaratzea. Bideo honetan bien arteko solasaldia aurkituko duzu, lan berri honen inguruko hainbat gauza interesgarri eta bitxikeriak elkarri kontatzen.

Hona, liburuak jaso dituen kritikak.

Hitzordua, urriaren 13an 18:00etan Alondegian.

Irailean Unai Elorriagaren “Iazko hezurrak”

imgres-1 Lainotuta iritsi da iraila. Ilundu egin da zerua eta urdinetik grisera mudatu itsasoa. Biolentziaren argiari hobeto egokitzen zaiola dirudi. Indarkeria edozein zeruren azpian eta edozein eguraldirekin agertzen den arren, oharkabean eta sistematikoki, han eta hemen, leherketa baten gisan edo tantaka eta isilka.

Biolentziari buruzko eleberri maimgresrdula da “Iazko hezurrak”, baduena saiakeratik; baduena ipuin-liburutik. Barrua inarrosiko digu irakurketak; botalarria eragingo; liburua itxi eta beste alde batera begiratzeko bulkada sortuko. Lan eskerga egin du idazle algortarrak indarkeriaren tripetan arakatzeko, eta ikasturte honetako lehenengo saioak, irailaren 8an, gurekin izango dugu Alondegian arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo dugun saioan.

Hemen dituzue liburuak jasotako kritikak.
-Sautrelako elkarrizketaren bideoa.

Zure zain izango gara!