Otsailean, Harkaitz Cano

imgres-1Otsailaren 15ean Harkaitz Cano izango dugu bisitan irakurle-taldean. Haren azken ipuin-liburuari buruz solastuko gara. Beti oporretan du izenburu iaz kaleratu zen bilduma honek eta opor-giroko kontakizunak aurkituko ditugu bertan, itxura batean ezer asaldagarririk ez dutenak, baina irakurri ahala halako ezinegon bat sortuko digutenak. Canok beti ohi duen maisutasunez idatziak, poliki gozatzeko piezak dira honakoak, behin eta birritan irakurtzekoak, irakurraldi bakoitzean gozagarriago, sakonago.

Hona, liburuaren inguruko material osagarria:
Kritikak
Aurkezpeneko bideoa
Elkarrizketa

Goza dezazuela. Otsailaren 23an elkartuko gara, 18:00etan Alondegian.

“Gerrak ez du emakume aurpegirik”, otsailean

Otsailean, negu betean, Svetlana Alksievtx-n  Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua, Nobelaz saritua eta euskarara  Iker Sanchok ekarria, izango dugu mintzagai,

Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea… baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia… Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.

Kritikak

Hitzordua, 18:00etan izango da Alondegiko Moila gelan.