Urrian, Anjel Lertxundiren “Zu”

imagesUrriaren 11an Zarautzen bizi zen idazle oriotarra izango dugu bisitan, “Zu” liburu entzutetsuaz gurekin jarduteko. Zalantzarik gabe, iazko argitalpen laudatuenetariko bat izan zen “Zu”, balore literario ikaragarriko liburua izateaz gain, giza-kondizioaren muin-muina ukitzen duen narrazioa jostea lortu baitu autoreak: heriotzari, beldurrari, maitasunari, ausardiari, amorruari… hitzak jarriz eta gehituz gogoeta, pentsamendua, poetika, filosofia.

2012ko uztailaren 19an aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Orduantxe sortzen da “Zu”. “Heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa” dela irakur dezakegu liburuaren kontrazalean. Baina irakurle honek diotsue lilura gailentzen dela ororen gainetik, eta autoreak deio zuen bezala Ars vivendi bat garatu duela orriotan, bizitzaren arteari buruzko kantu ederra, zinez.

Segidan duzue material osagarria, hura baliatu nahi izatera:

Kritikak
Bideo-elkarrizketa laburra
Aurkezpeneko bideoa
“Oinazeaz: esan ezin denik gabe” erreportajea
Elkarrizketa Euskadi Irratian

Irailean, “Lili eta biok”

Kaixo, irakurleimgres!!!
Udako geldialdiaren ondoren,  irakurketa konpartituaren esperientzia atseginari ekingo diogu berriro irailean. Ramon Saizarbitoriaren “Lili eta biok” izan dugu esku artean azken asteotan, eta irailaren 13an eleberri mardula izango dugu taldean mintzagai Irakurri Matte irakurle-taldean.

Liburu bat gehiago da Lili eta biok Ramon Saizarbitoriaren ibilbide luzean. Hamabigarren nobela, zehazki. Baina, era berean, liburu berri bat da, bere ezaugarri propioak dituena, nahiz eta zenbait osagai errepikatu dituen, baita zenbait mekanismo ere bere sortze prozesuan.

imgres-1Hamaika pauso mardula plazaratu ondotik (1995), Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996) kaleratu zuen bezalatsu, «arinagoa, kapitulurik gabea, umoretsu-edo…», Martutene lan luzearen ostean (2012) ekarri du plazara Lili eta biok (Erein). «Liburu bat bukatzen duzunean badago depresio post-partum hori, eta batek ez daki zer egin. Hutsune bat nabari dut, ur sakonetan sartzeko beldurra ere bai. Gauza arinagoak idazteko gogoa. Eta hala ekin nion langintzari», aitortu zuen egileak. Hari desberdinak atera zitzaizkion bidera. «Garai batean emakumeek idazten zuten literatur pornografiko arina irakurtzen hasi nintzen, eta ipuin batzuk idatzi nituen erotismo hori modu komiko edo barregarri batean azalduz». Alegia, «idazle neurotikoa mundu horretan irudikatuz, erotismoan, pornografian, perbertsioan. Freudek esaten baitzuen neurosia perbertsioaren negatiboa dela, neurotikoarentzat perbertsoa izatea zaila izaki». Narrazio horietako batekin «gusturago» sentitu zen Saizarbitoria, eta hari horri tiraka «luzatu» egin zuen kontaketa. Bidera atera zitzaion beste hari mutur bat, errepikatu asmo zuen beste mekanismo bat, «gazteentzako zerbait egiteko beharra edo gogoa» izan zen.

imgres-2Izatez, Kandinskyren tradizioa-rekin (2003) hurbildu zen aurrenekoz gazteen unibertsora Saizarbitoria. «Liburu hark jaso zuen oihartzuna niretzat eragingarriagoa izan zen, atseginagoa egin zitzaidan, pertsona heldu baten erreakzioa jasotzea baino. Nahiago nuke gazteren batek irakurriko balu, eta baliagarri balitzaio. Gazte batekin elkarrizketa hipotetiko bat izateko nahia ere sartu zitzaidan. Gazteekin komunikatzeko behar bat ere badago lan honen atzean».

Lortu duen, ez duen, hilaren 13an eztabaidatuko dugu, 18:00etan Alondegian. Zatozte!!!

Hemen duzue liburuaren inguruko material osagarria:

Kritikak
Aurkezpeneko bideoa
Estekak: