Abenduan, “Mundua betetzen zenuten”

imgres-1

Abenduaren 13an poema-liburu bat izango dugu mintzagai Irakurri Matten, Tere Irastortzaren “Mundua betetzen zenuten”, hain zuzen. Idazlea bera ere bertaratuko zaigo bere poemez eta literatur ibilbide luzeaz hitz egitera.

Iaz ikusi zuen argia Mundua betetzen zenuten¬†poemarioak. Irastortzak lau urte zeramatzan libururik plazaratu gabe. Eta orain badakit (2011) izan zen orduko hura, eta oraingoa bezala Pamielarekin atera zuen. Azken lan honetan heriotzak utzitako “arrastoak” modu poetikoan azaleratu ditu, “baina tragikotasunik gabe”. Ingurukoen galerak eta dolu-prozesuek badute tokirik liburuan; hala ere, tonua ez da inondik ere goibela, heriotzari buruz beste modu batera hitz egiteko eta pentsatzeko espazioa aldarrikatzen baitu Irastortzak.

imgres

Irastortzak 1980an idatzi zuen lehen poema liburua: Gabeziak. Harrez geroztik beste hamar heldu dira, azkeneko hau kontuan hartuz. Saiakeran eta zutabegintzan ere aritu izan da. Saiakeran Izendaezinaz (2008) liburua argitaratu du, eta bere hainbat saiakera laburrago ere argitaratu izan dira Argia-n, Jakin-en, Egan-en eta RIEV-en. Idazle gogokoenen itzulpenak egin izan ditu, hala nola, Marina Tsvietaieva, Edmond Jabes, Maria Manent edota Karmele Igartuarenak.

Gustu baduzue, abenduaren 13an elkartuko gara, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.

Hona, dagokigun liburuari buruzko informazio osagarria:

Kritikak
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa.
Hitzen Uberan-en elkarrizketa.
Sautrelako elkarrizketa.
-Aurkezpeneko bideoak eta beste zenbait dokumentu, Pamielaren orrian.