Azaroan, “Barkamena, kondena, tortura”

imgresAzaroko saioan Euskal Herriko pentsalari handi baten azken liburua izango dugu aztergai: Joxe Azurmendiren “Barkamena, kondena, tortura”. 

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarako baldintzak, erru kolektiboa, helburu eta bitartekoen zilegitasuna, bortxaren kondena bezalako leloak haztatu ditu egileak, alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Hemen duzue liburuari buruzko material osagarria:

Aurkezpeneko bideoa1 / bideoa 2
Kritikak
-“Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian” jardunaldia
Berriako albistea

 

Andurekin solasean

img_2656Dozena bat lagun idazle baten bueltan. Dozena bat lagun bizitzari eta heriotzari kantari. Dozena bat lagun “Zu” imaginarioen interlokutore bihurtuta. Dozenaka gai, hausnarketa, gogoeta, bizipen, iritzi mahai-bueltan. Dozenaka liburu argitaratzen delako urtean, baina ez denak “Zu”ren mailakoak. Dozenaka arratsalde izango ditu udazkenak. Ez denak gaurkoa bezalakoak. Gaur, Irakurri Matten, dozenak, hamahiru.img_2655 img_2654 img_2653 img_2652 img_2651 img_2650