Kattalin Minerrekin solasean

 Solasaldi atsegina izan genuen atzo Kattalin Miner idazle hernaniarrarekin. “Nola heldu naiz ni honaino?” opera primari buruz aritu ginen, nobelako protagonistak, Jezabelek, atsegin duen bezala, te-pastak janez, literaturaz mintzatu bitartean. Hurrengo saioa azaroaren 12an izango da: Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika saiakera komentatuko dugu.

Datozen hilabeteetarako programa:

Jarraitu irakurtzen

Abenduan, Sarrionandia

Abenduaren 12an Joseba Sarrionandiaren azken saiakeraz hitz egingo dugu. “Lapur banden etika ala politika” jarri zion izenburua Iurretarrak lan sakon, ausart eta eder honi,

Memoria onekoa eta tolestura anitzekoa, apala eta ausarta da Joseba Sarrionandiaren saiakera hau. Azken hamarkadetako eta gaur eguneko gure errealitate politikoaren inguruan mintzo da: gai asko eta askotarikoen artean, dominazioaz eta sektarismoaz, gutasuna aniztu beharraz eta politika egiteko ezintasunaz, hau da, politika egiteko obligazioaz. Kritika eta autokritika arrazoituaren bidez, teoria politiko oso bat doa azaltzen, botere ekonomiko, politiko eta militarren kontra, subjektu sozialak errebindikatzen dituena.

Umorea ere falta ez duen testu honek, ustekabean batzuetan, zer pentsatu emango dio irakurleari, saiakera eta literatura hoberenak egiten duen gisan. Ados dagoela konturatzera edo ados ez dagoela ebaztera behartuko du irakurlea. Autorea urrun omen dabil oso aspalditik, baina inork ez du esango hemengo arazoak benetan bizi eta bere kasa hausnartzen ez dituenik. Hemengo arazoak, jakina, mundu guztikoak dira.

Hemen duzue material osagarria:
Kritikak
-Aurkezpeneko bideoa