Gipuzkoako Batel Liga: Pasai Donibaneko estropadaren emaitzak

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropada izan da gaur Pasai Donibanen. Hantxe izan da Zumaia, eta hauek izan dira emaitzak: Infantil-Kadete emakumezkoak 8. izan dira. Infantil gizonezkoak ere 8. izan dira. Kadete gizonezkoak 8. eta 18. izan dira. Jubenil gizonezkoak 6. izan dira. Sailkapenak: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/pasai_donibane.pdf

Hondarribiko Jaitsieran, Zumaia Salegi Jatetxea azkarrena

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du Hondarribiko Traineru Jaitsieran. Aise menderatu ditu lau aurkariak: San Juan B, Hibaika eta San Juan A. Lehen luzetik erakutsi du nagusitasuna, eta bigarren luzean, berretsi. Denboraldia ofizialki hasteko hilabete batzuk falta dira, baina prestakuntza osatzen joateko, lagun onak izaten dira garaipenak. Hauxe izan dute lehen estropada zumaiarrek urte honetan. […]