Bihar, arraunlari guztiak lehiaketan… haizeak uzten badu

Bihar bete-beteko eguna izango da Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlarientzat. Denak izango dira lehiaketan. Senior gizonezkoen bi traineruak Orion ariko dira, bertako 16. Jaitsieran. 68 ontzi aterako dira denera, erlojuaren aurka. Zumaia B 16:09an hasiko da lehian, eta Zumaia A 16:28an. Irteerako zerrenda hemen dago: http://estropa.net/berriak/archive/2010/02/25/oriako-xvi-traineru-jaitsiera-irteera-eta-ordena-ofiziala/Gainerako arraunlariak Errenterian izango dira, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan: infantil, kadete […]

Zumaia A seigarren eta Zumaia B hogeita bigarren Hondarribiako jaitsieran

Traineruen Hondarribiako jaitsiera jokatu da gaur arratsaldean, eta Zumaia A seigarren izan da. Zumaia B hogeita bigarren. Urdaibaik irabazi du –21.05,94,  Pedreña –7 segundora–eta Orioren –15 era– aurretik. Laugarren Koxtape A izan da –18ra–, eta bosgarren Hondarribia A-37ra–. Zumaia A 43 segundora sartu da. Atzetik izan ditu Kaiku, Santurtzi, San Pedro A, Hondarribia B, Castro […]

Bost onenen artean sartu dira bost batelak

Trintxerpen jokatu da gaur batelen Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia. Zumaiako bost ontziak bost onenen artean sailkatu dira: emakumezkoetan, hirugarren eta laugarren izan dira jubenil-seniorretan –Tolosaldeak irabazi du–; gizonezkoetan, infantilak bosgarren postuan sartu dira –Pasai Donibane A nagusitu da–, kadeteek laugarren bukatu dute –Ilunbe izan da onena–, eta jubenilek  laugarren egin dute –Ilunbek irabazi du.Ligako sailkapenean, […]

Batelen Gipuzkoako Ligako bigarren estropada, gaur Trintxerpen

Batelen Gipuzkoako Ligak bigarren estropada izango du gaur, Trintxerpen. 15:00etan hasiko da. Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel izango ditu bertan: emakumezkoetan bi, biak jubenil-senior mailan; eta gizonezkoetan hiru: infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana.Lehen jardunaldian emakumezkoek egin zuten lanik onena, aurrena eta bigarren sailkatu baitziren. Kadeteak hirugarren izan ziren, jubenilak bederatzigarren eta infantilak kaleratu egin zituzten.